Stage



This stage preview is available in the following languages:

(We are looking for translations in ALL other languages. Please submit your translation with the stage no. and language in the subject title.)

14garren etapako aurrerapena: Burgos Peña Cabarga, 179 km (Mendia)


14garren etapa Burgos-tik abiatzen da, Burgos-ko probintzian eta iparralderantz bideratzen da 178km-tan zehar Santander-go badian (Ozeano Atlantikoa) bukatu arte Cantabria Autonomia Erkidegoan. Mendi ibilbidea de; 5-garrena aurtengo Vuelta-ko 8 etapa menditsuetatik.

Igoerak gero eta gogorragoak dira egunean zehar, 3. mailako portu bat barne, 2. mailako bi lasterketa erdian maila bereziko (hors catégorie) Peña Cabarga-n bukatu baino lehen. Bitxitasun bezala, maila bereziko mendateak aurreko beste hiru mendateak baino altuera gutxiago du (kostalderantz jaisten bait da 2. mailako azken tontorraren ostean).

Peña Cabarga, azken aldiz 1979an erabilitako gailurra, batez besteko %9-ko penditza du eta 6km-ko luzeera, non maldarik gogorrenak oinean eta amaieratik gertu kokatzen %19-ra ailegatuta. Mendate hau (Santander-go badian kokatuta) Vuelta-n azkenekoz erabili zenetik Parque Natural Mazizo de Peña Cabarga Massif izeneko parque naturalearen eremu bilakatu da.

Sailkapen nagusiko autagaiak ikusiko al ditugu Igor Anton-en lidertza mehatxatzen, edo ezezagunen batek irabaziko du ihesaldi bat baliatuz Ángel López Álamo-k 1979-an egin zuen bezala. Txirrindulari euskaldun bati (edo Euskaltel Euskadikoa) etapa hau irabaztea liluratuko lioke, Euskaditik oso gertu bait gaude, arrobi politiko eta txirrindulariena. Ez dira bakarrik 30 urte Espainiako Vuelta-k Peña Cabarga-n bukatzen ez duela, 30 urte dira ere lasterketak Euskadi zapaltzen ez duela, Donostian protesta batek etapa bat kitatu zuenetik. Hala ere, Espainiako Vuelta 2011-an Euskadira itzuliko dela iragarri da.

Panoramika ikusgarri bat Peña Cabargako Gailurretik

14garren etapako igoerak
76. km - Alto de Bocos - 3,1 km %6,45-ean -3. Maila
99. km - Portillo de la Lunada - 8,7 km %5,69-ean -2ª Maila
122. km - Alto del Caracol - 5,1 km %7,35-ean -2ª Maila
172. km - Peña Cabarga - 5,9 km %9,24-ean - Maila Berezia



(Y! 2010 Edition)